'Second Step' proiektua abiatu du aldundiak Garberan, «zapatilei bigarren bizitza emateko»
'Second Step' proiektuaren aurkezpena, Garberan.Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak “ekonomia zirkularreko proiektu pilotu berritzaile bat” aurkeztu zuen asteartean Donostiako Garbera merkataritza zentroan: Second Step. “Proiektuari esker, erabilitako zapatilak jaso ahal izango dira, horiek konpontzeko, bigarren bizitza bat emateko eta berriro zirkulazioan jartzeko”, azaldu du aldundiak. Hain zuzen ere, herritarrek hara eraman ditzakete erabiltzen ez dituzten zapatilak, edukiontzietan bota eta bigarren bizitza bat izan dezaten.
Egitasmoa Mondragon Unibertsitateko Lidergo, Ekintzailetza eta Berrikuntza Graduko ikasle Alema Saenz eta Jon Peralek garatu dute, eta “Gipuzkoa bihurtu da erakunde publiko batek oinetakoak biltzeko sistema bat berariaz konpontzeko eta berrerabiltzeko abian jartzen duen estatuko lehen lurraldea”, aldundiak nabarmendu duenez.
23.818 euroko inbertsioa egin du horretarako aipaturiko erakunde publikoak. “Esperientzia pilotu gisa, Garbera merkataritza gunean lehen bilketa puntua instalatu da, eta bertan egongo da hurrengo lau hilabeteetan”, azaldu du aldundiak.

