Esther Labordek Realean jokatuko du
Esther Laborde, Realak fitxatu ostean.Reala Realak Esther Laborde atzelari katalana fitxatu du, taldearen atzealdea indartzeko. 2027-2028ko denboraldiaren amaierara arte sinatu du kontratua klub txuri-urdinarekin.
Laborde Sant Cugat del Vallesen (Bartzelona, Herrialde Katalanak) jaioa da eta 22 urte ditu. Atzelaria da, “bere adimen taktikoagatik, jokoaren irakurketa bikainagatik eta atzeko lerroan erakusten duen sendotasunagatik nabarmentzen dena”, Realak nabarmendu duenez. Bartzelonaren harrobian hezia da, lehen taldearekin debuta egin zuen, eta, ondoren, Alavesen jokatu zuen utzita. 2023tik, aldiz, Madril taldeko jokalaria izan da.
“Bere konpromisoak, intentsitateak eta esperientziak indartu egingo dute maila gorenean lehiatzen jarraitzeko asmoa duen taldea”, adierazi du Realak. Klubari egindako adierazpenetan, jokalariak adierazi du “gogo handia” duela elastiko txuri-urdina jantzi eta harekin jokatzeko.

