Ibaeta Basketek armarria eguneratu du
2026-2027ko denboraldia aldaketa askorekin abiatuko du Ibaeta Basketek. Dagoeneko hainbat fitxaketa iragarri dituzte, babesle berria aurkeztu dute, eta, orain, armarria bera ere eguneratu dute. Etorkizunari begirako eboluzio baten emaitza dela adierazi dute.
Bestalde, datorren sasoiko emakumezkoen ligako talde guztien zerrenda plazaratu dute. Donostiako taldearekin batera lehian ariko diren hamabostak hauek dira: Mallorca, Ferrol, Cadi La Seu, Zaragoza, Celta, Ensino, Gernika, Jairis, Estepona, Leganes, Araski, Avenida, Estudiantes, Girona eta Valentzia.

