Joseba Barandiaran omendu dute, duela 48 urte Poliziak tiroz erail zuena
Joseba Barandiaran gaztearen omenezko lore eskaintza, San Bartolome kalean, hil zuten tokian.EH Bildu Gaur, 48 urte bete dira Joseba Barandiaran Urkola gaztea Espainiako Poliziak tiroz hil zuela. Haren omenez, ekitaldi xume bat egin dute San Bartolome kalean, Astigarragakoa erail zuten tokian. Han izan dira Barandiaranen senideekin batera, Donostiako EH Bilduko bozeramaile Juan Karlos Izagirre eta Markel Ormazabal zinegotzia. “Gogoratzea beharrezkoa delako, egia, justizia eta erreparazioaren bidean asko dago egiteko”, adierazi dute.
Iruñeko sanferminetan German Rodriguez oroitzen duten moduan, Donostian Barandiaran gogora ekartzen dute. Biak tiroz hil zituen Poliziak 1978an. Rodriguez urte hartako sanferminetako eraso lazgarrian erail zuten, eta Barandiaran, hiru egun geroago Donostian egindako manifestazio jendetsuan. 19 urte baino ez zituen.
San Bartolome kaleko ekitaldian lore eskaintza bat, Barandiaranen argazkiak eta zazpi gorria jarri dituzte. Hain zuzen ere, leku horretan dago Donostiako Udalak 2021ean jarritako plaka bat dago.


