Soka dantzan parte hartzeko deialdia ireki du Gipuzkoako EDBk
Bulebarreko kiosko inguruan dozenaka lagun batu ziren 2025ko abuztuan.Maitane Aldanondo Urtero ohitura duen moduan, Gipuzkoako Euskal Dantza Biltzarrak soka dantza antolatuko du Euskal Jaietan, irailaren 5ean izango da 19:00etan. Dantzari taldea mistoa izango da, eta biltzarrak eskatu du parte hartzeko asmoa dutenek, abuztuaren 24a baino lehenago, inprimaki hau betetzea.
Jantzien inguruan biltzarrak gogorarazi du sokan ateratzen diren emakumezkoek euskal jantzi tradizionala eraman beharko dutela eta gizonezkoek galtza iluna, alkandara txuria, gerriko eta txapela beltzak eta zapata edo alpargata beltzak. Dantzaren lehen zatiaren ondoren ateratzen direnak ordea, kalez jantzita joango dira.
Bi entsegu aurreikusi dituzte:
- Irailaren 1ean (asteartea), 19:00etan, Kresala elkartean. Honako dantza hauek prestatuko dira: alpargata, fandango eta arin arin.
- Irailaren 4an (ostirala), 19:00etan, Parte Zaharreko Plaza Berrian: entsegu orokorra (dantzari guztiak eta txistulariak).

