Israel Global Dance Openaren finalean parte hartzen ari dela salatu dute
Israel dantza txapelketan parte hartzen.Donostia Palestina Donostia Palestinak eta BDZk salatu dute Donostian uztailaren 14tik 19ra artean ospatzen ari den dantza txapelketan Israel “aktiboki” parte hartzen ari dela. Horrez gain, inaugurazio galan lehen saria ere jaso dutela adierazi du Donostia Palestinak. Global Dance Open txapelketa Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten dute. Kursaal Eszenak antolatzen du dantza txapelketa eta froga batzuk Viktoria Eugenia Antzokian egingo dituzte.
Donostia Palestinak Israelen parte hartzea “lotsagarria” dela esan du. Gainera, Donostia Palestinak eta BDZk nabarmendu dute bai Donostiako Udalak, baita Gipuzkoako Foru Aldundiak ere onartu zutela Israelekiko harreman oro eteteko adierazpena. Horregatik udalari, aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio ez dezatela parte hartu Israelen onartzen duen jardun batean; jarrera aldatzea ere eskatu du, eta “Israelek lehiaketan parte hartzeari uko egin diezaiola, behin baino gehiagotan defendatu baitu jarrera hori”.
Donostia Palestinak eskatu du Kursaalean bertan eta herritarrei azalpenak ematea, eta Israelen parte hartze oro bertan behera uztea exijitu du. BDZk, bere aldetik, boikot kulturala egitera deitu du.

