Martuteneko bizilagunak kexu dira AHTagatik zuhaitzak gauez mozten ari direlako
Martuteneko AHT lanak.Martuteneko auzo elkartea Trenen joan etorriak ez gelditzearren, trenbidean eta haren inguruan gauez lan egiteko baimena du ADIFek eta Abiadura Handiko Trenaren (AHT) geltoki berritzeagatik Martutenen hainbat zuhaitz mozten ari dira, gauez. Zuhaitzak mozteko baimena hilaren 17ra arte du ADIFek.
Martuteneko auzo elkarteak bizilagun baten mezua jaso du, gauez lan egitea baimendua dutelako harrituta eta gauean deskantsatu ezin izan dutelako haserre. Auzo elkarteak bizilagunari adierazi dion bezala, zuhaitz mozketa horiek baimenduak daude, nahiz eta “bidegabekoa” izan. “Auzoarengatik borrokatzen jarraituko dugu”, gaineratu du auzo elkarteak.

