Auzoko arrandegiak omendu dituzte Amara Berriko karmenetan
Amara Berriko karmenetako auzoko arrandegietako kalejira, omenaldi modura.Amara Berriko karmenak Karmen eguna dugu gaurkoa, hilak 16, eta azken urteotako ohiturari jarraiki, auzoko arrandegiak omendu dituzte Amara Berrin, auzoko Karmengo jaiei hasiera emateko. Hain zuzen ere, kalejiran ibili dira hainbat auzotar goizean auzoko kaleetan barrena, arrandegi guztietan geldialdiak eginez eta bertako langileen lana aitortuz, jai giro ederrean.
Jarraian, irudi bilduma ikus dezakezue:

