Donostiako monumentu nagusiak, 'Minecraft' bideojokoan
Donostiako Udaletxea, 'Minecraft' bideojokoan.Minecraftéate Bideojokoen historian, arrakasta handiena izan duenetako bat da Minecraft, milaka eta milaka herritar jolastu baitira bideojoko horretara urte luzez, baita jolasten jarraitu ere. Bere itxurazko sinpletasunetik, jokoaren mundu digitalean ia edozer gauza eraikitzeko aukera eskaintzen du, esaterako Donostia bera eraikitzeko aukera.
Donostia osoa ez, baina hiriko sei monumentu adierazgarrienak sortu ditu Gabriel Garcia burgostarrak Minecraft-en, hiriko arkitektura eta ondarea modu dibulgatzailean ezagutzera emateko asmoz. Hain zuzen ere, horretan datza Garciak duela urte batzuk sortutako Minecrafteate proiektua, eta hiri askotako monumentu historikoen erreplikak egin ditu urteotan; Youtuben daude ikusgai lanak.
Donostiakoa da argitaratu duen azken bideoa, eta sei monumentu hauek ondu ditu Minecraft-en, hilabete askotako lanarekin: Donostiako Udaletxea, Maria Cristina hotela, Viktoria Eugenia antzokia, Bretxa, Aieteko Jauregia eta Miramar Jauregia. Jarraian, bideoa ikus dezakezue:

