Eskua emanda, mendeurreneko soka dantza
Soka dantzan aritu dira Añorgako Arkaitz dantza taldekoak, Karmen egunean.Nagore Garmendia Jaietan murgilduta daude Añorgan, honezkero, eta gaur, Karmen egunean, soka dantzan aritu dira Arkaitz Dantza Taldeko kideak. Ehun urte bete ditu taldeak aurten, eta mendeurrenaren aitzakiarekin, dantza berezia eskaini dute frontoiaren ondoan. Fandango, arin-arin eta dantza herrikoien doinuaz, omenaldi polita izan du dantza taldeak, hainbat dantzariren eskutik.
Hona hemen argazkiak:

