Parte Zaharrean Bizik Nautikoko harrizko eskailera konpontzea eta irekitzea eskatuko du
2022an eskailera metalikoen egoera salatu zuen Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak.Gorka Martinez Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak iaztik Nautikotik hondartzara jaisteko bi pasabide itxita daudela salatu du. Elkarteak nabarmendu duenez, eskailera metalikoak irailetik aurrera konponduko dituzte, baina harrizkoak kendu nahi dituzte, eta, ondorioz, itxita daude. Hau egitean, auzotarrei hondartzarako jaitsiera zuzena itxi dietela adierazi du Parte Zaharrean Bizik.
Horregatik, igandean, hilak 19, elkartuko da auzo elkartea 13:30ean, harrizko eskailera konpontzea eta irekitzea eskatzeko.
Jarraian, auzo elkarteak egoera salatzeko egin duen bideoa:

