Sarek eta Etxerat-ek hondartzetako mobilizazioa egingo dute, «bakearen eta elkarbizitzaren alde»
SARE eta Etxeratek agerraldia egin dute.SARE Abuztuaren 2an, “bakearen eta elkarbizitzaren alde”, Hego Euskal Herriko hamaika hondartza hartuko dituzte Sare eta Etxerat euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko eragileek, haien artean Ondarretako hondartza.
“Ez da nahia soilik”, adierazi dute elkarrekin Donostiako Loretopean egindako agerraldian, euskal herritarren behar gisa identifikatu dute bi erakundeek “iraganeko agertokiak atzean utzi eta elkarbizitza eszenatokietan sakontzea”. Urteetan zehar antolatu duten ekintzaren azken urtea izan beharko lukeela ere nabarmendu dute Sarek eta Etxerat-ek.
Oraindik erregimen itxian jarraitzen duten presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatuko dute. Hala ere, nabarmendu dute “argi” dutela ezin dela mintzatu konponbide integralaz “erbesteko auziaren konponbiderik gabe”. Helmuga eskuratu arte lanean jarraituko dutela baieztatu dute, euskal preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria eskuratu arte.
Aipatu bezala, mobilizazioa Donostian egiteaz gain Euskal Herriko hainbat herrietako hondartzetan ere egingo dute: Gipuzkoan, Deba eta Zarautz; eta Bizkaian, Bakio, Ea, Laga, Laida, Lekeitio, Mundaka, Muskiz-Zierbena eta Ondarroa.

