Armada Cup estropada berriro egingo da, 30 urteren ondoren
Plymoutheko portua, bertatik irtengo da estropada.Armada Cup Playmouth (Erresuma Batua) eta Donostia elkartuko dituen Armada Cup estropada berriro egingo dute, azkenekoz egin zenetik 30 urte geroago. Zazpigarren aldia da estropada egiten dutela; hamabostik ontzik parte hartuko dute eta lehenengoak Donostiara uztailaren 20 eta 23aren artean iritsiko direla aurreikusi dute.
Irteera eta bidaia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da haien webgune edo aplikazioaren bidez. Mantxako kanala zeharkatuko dute Donostiara iristeko, 460 itsas milia eginez.
Estropadaz gain, Armada Cupek jarduerak ere antolatuko ditu Donostian: Uztailaren 22an, 17:00etatik 19:00etara, Euskal Itsas Museoan ontzigintzako haur tailerra egingo dute. Uztailaren 24an, ontzidia Donostian dela, bisita gidatua eskainiko dute Elkano-Urdaneta, Ozeanoen aurkikuntza erakusketara, eta 19:00etan Aita Garayoa abesbatzak kontzertua emango du, kaiko San Pedro elizan. Azkenik, uztailaren 25ean, Armada Cup 2026ko sari banaketa egingo dute, Donostiako udaletxean.
Gainera, uztailaren 31ra arte, Donostiako Erreal Klub Nautikoaren Areto Urdinean Bela arina Donostian argazki erakusketa bisitatzeko aukera egongo da (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara artean).

