Mojito artean itxi dituzte kaiko karmenak
Kaiko karmenetako mojito txapelketa.Aratz Garcia Zaldua Intentsitate handiko lau egunen ostean, bukatu dira kaiko Karmengo jaiak, baita ondo bukatu ere. Hain zuzen ere, haurren zein helduen mojito txapelketak eginez itxi zituzten atzo (hilak 19) jaiak kaian, jai giro ederrean. Behean ikus dezakezue Aratz Garcia Zalduaren irudi bilduma.
Asteburu luzea bizi izan dute kaian, askotariko jarduerekin: Aita Mariri omenaldia, txupinazoa Guardetxearen eskutik, danborrada, kukaña eta abar luze bat.

