Nautikoko eskailera konpontzeko eskatu dute auzotarrek
Elkarretaratzea egin du Parte Zaharrean Bizi elkarteak, nautikoko eskailerak konpontzeko eskatzeko.Nagore Garmendia Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak deituta, elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo eguerdian, Nautikoan. Eskailerak konpondu lelo eta eskaera zuzenarekin, auzotar askok bat egin zuten mobilizazioarekin. Zehazki, Nautikoko harrizko eskailera konpontzea eta irekitzea da nahi dutena.
Marea behean dagoenean, Parte Zaharreko auzotar askorentzat pasabide zuzena da, eta Eusko Jaurlaritzari eskailerak konpon ditzala eskatu diote eta “utzikerian ez lagatzeko”.
Jarraian, auzo elkarteak egoera salatzeko egin duen bideoa:

