Ategorrietako eskola ingurunea eta bide segurtasuna hobetuko dituzte
Ategorrietako Galtzada Zaharra.Donostiako Udala Donostiako Udalak urratsa egin du Ategorrietako Galtzada Zaharreko eskola ingurunea eta segurtasun puntu kritiko bat hobetzeko. Horretarako, zonalde horretako lanak Excavaciones y Transportes Orsa enpresari esleitu dizkiote. 154.687 eurokoa da aurrekontua eta lanak bukatzeko epea hiru hilabetekoa.
Eremuak dituen segurtasun, trazadura eta argiztapen gabeziak gainditzea da helburua. Hori dela eta, espaloia handituko dute oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Era berean, bidegorriaren ibilbidea berrantolatuko dute, eta errepidean orduko 20 kilometroko abiadurako muga ezarriko dute trafikoa lasaitzeko. Azkenik, argiteria publikoa berrituko dute.

