Erdialde adinekoen egoitza birgaitzeko lanak ia 2 milioi eurogatik adjudikatu dituzte
Erdialde jubilatuen egoitza Idiakez kalean dago.Erdialde Donostiako Udalak Erdialde zahar etxea birgaitzeko lanak adjudikatu dizkio Ormak Construccion enpresari. 1.993.408 eurokoa da aurrekontua eta hamabi hilabeteko egikaritze epea du.
Adinekoen egoitzak jarduera asko egiten ditu urte osoan, eta Donostian erabiltzaile gehien dituena da. Gaur egun, gabezia handiak ditu suteen aurkako segurtasunarekin, irisgarritasunarekin, osasungarritasunarekin eta instalazioen zaharkitzearekin lotuta.
Jarduketa horri esker, irisgarritasun unibertsaleko arazoak konponduko dira, larrialdietan ebakuazio baldintzak hobetuko dira, barruko espazioak berrantolatuko dira funtzionalagoak eta malguagoak izan daitezen, eta eraikin osoa indarreko araudi teknikora egokituko da. Era berean, esku hartzeak azalera erabilgarria handitzea aurreikusten du, aldamenean dagoen lokala gehituz.

