Reala eta Chelsea elkarren aurka ariko dira abuztuaren 15ean
Stamford Bridge futbol zelaia.Chelsea Donostiako Aste Nagusi betean, Realak maila handiko lagunarteko bat jokatuko du. Abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean, Londresko Chelsea talde ezagunaren aurka ariko dira Stamford Bridge estadioan, 14:00etan (bertako ordua). Horrela, Xabi Alonso txuri-urdin ohiak gidatzen duen taldea izango dute aurrez aurre.
Realaren eta Real Madrilen arteko ligako lehen jardunaldiaren atzerapenak—abuztuaren 16tik 29ra pasatu dute—, horretarako aukera eman du. Ondorioz, txuri-urdinek abuztuaren 21ean ekingo diote ligari Sevillan, Betisen kontra (21:00).

