ETSk 50.000 pertsona bildu ditu, 61. Jazzaldiaren hasiera jendetsuan
ETS taldeak kontzertua eman zuen atzo, 61. Jazzaldiko lehen gauean.Lolo Vasco / Jazzaldia Atzoko egunarekin hasi zen Donostiako 61. Jazzaldia, eta espero zen bezala, lehen gauak jendetza izugarria erakarri zuen Zurriola hondartzara. ETS (En Tol Sarmiento) euskal taldearen kontzertua izan zen eguneko zita nagusia, eta 50.000 lagun inguru bildu zituen hondartzako Keler agertoki handian.
Gaua 20:45ean hasi zen, LP abeslari eta musikari estatubatuarraren eskutik. Artistak giroa berotzeko ardura hartu zuen agertoki berean, eta 23:30ean heldu zen talde arabarraren txanda. Ordu horretarako zalez lepo zegoen Zurriola, eta ETSren erritmoek eta kanta ezagunek hondartza osoa dantzan jarri zuten.
Jaialdiak igandera bitarte (hilak 26) jarraituko du. Guztira, 77 kontzertuz gozatzeko aukera izango da hirian zehar banatutako hamabi agertokitan. Gaurtik aurrera, gainera, Trinitate plazako eta Kursaaleko ordainpeko kontzertuak hasiko dira.
Hementxe Lolo Vascok Jazzaldirako ateratako argazkiak:

