'Jaleo' ontziak irabazi du Armada Cup estropada
Jaleo ontzia Donostiara iristen.Donostiako Erreal Klub Nautikoa Plymouthen hasitako eta Donostian amaitutako estropada “haizea eta itsasoagatik azkarra eta gogorra” izan dela adierazi du Donostiako Erreal Klub Nautikoak. Estropada Jaleo ontziak irabazi du, Abrako Erreal Itsas Kluba-Real Sporting Clubekoa. Bigarren postuan Donostiako Erreal Klub Nautikoko Camborio Uno ontzia dago.
Sailkapen orokorra, ontziaren eta patroiaren izenak:
1. Jaleo — Gonzalo Chavarri Lezama.
2. Camborio Uno — Edurne Berrueta Gamboa.
3. PH3 — Austin Van’t Wout.
4. Lalanda Handia — Xabier Mendiguren Mugica.
5. Sagartxo IV — Pablo Munilla Ereña.
6. Kunana — Borja Gómez Gomez de Cadiñanos.
7. Estrella Polar — Imanol Letamendia Inda.
8. Krill — Santiago Orlando Olaso.
9. Mirua — Jose Luis Artola Garmendia.
10. Andarax Bi — Juan Antonio Valdivia Soto.

