Zer plan duzu asteburu honetarako Donostian?
David Cid pianista. Zer plan asteburu honetarako? Alde batetik, ez ahaztu Jazzaldian murgilduta dagoela hiria, eta, beraz, askotariko kontzertuak ikusteko aukera dagoela hirian; hemen daukazue egitaraua. Era berean, Zubietako jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan, eta egitaraua hemen daukazue, osorik. Bestalde, gure agendan askotariko kultur eta aisialdi proposamenak aurkituko dituzue, baina, horrez gain, egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizuegu jarraian.
Ostiralean (hilak 24), Altxerrira joatea proposatuko dizuegu, izan ere, Jazzaldiaren testuinguruan, David Cid pianistaren hirukoteak joko du 20:00etan, hainbat gonbidaturekin. Sarrerak 5 euroan egongo dira salgai, han bertan. Ezin baduzue ostiralean joan, hala ere, larunbatean ere ordu berean joko du hirukoteak Altxerrin.
Larunbatean (hilak 25), Tabakalerako zinemara joatea da gure gomendioa, izan ere, Ira Sachsek 2016an ondutako Little Men filma proiektatuko dute, euskarazko azpidatziekin, 19:00etan. Sarrerak Tabakaleraren webgunean edo leihatilan salgai, 4,5 euroan.
Igandean (hilak 26), asteburua ixteko, hona proposamena: musika elektronikoaz eta bestelako doinuez gozatzeko gaua, Dabadaban, Nickodemus, P3z, Reimy undefined eta Puñales DJ-ekin, gauerditik aurrera. Sarrerak aretoaren webgunean eta han bertan daude salgai, 15 euroan.
Bonus track. Datorren asterako plan bat ere proposatuko dizuegu: Malandain Ballet Biarritz taldeak Marie-Antoinette dantza ikuskizuna eskainiko du ostegunetik igandera, Viktoria Eugenia antzokian; 20-32 euro, Donostia Kulturaren webgunean edo antzokiko leihatilan.

