Miren Lazkanok hamaikagarren postuan bukatu du Oklahomako Munduko Txapelketako kanoako finala
Miren Lazkano kanoa txapelketako proban.BAT Basque Team Oklahoman (AEB) jokatzen ari diren ur bizietako Munduko Txapelketan, Miren Lazkano piraguistak hamaikagarren postuan amaitu du finala, 113.81eko denbora markatuta.
Donostiarra dominadunen denbora beretsuan mantendu da eta txapelketako partzialik onenak ere izan ditu, baina hasierako akats batek garesti balio izan dio; izan ere, ibilbidearen hasieran zegoen zutoina ukitu du, eta horrek deskontrola eragin dio. Hala, laugarren atean beste ukitu bat egin du. Nabigazioa zuzendu behar izan duenez, hamabi segundo galdu ditu denera. Hala ere, laugarren atearen ondorengo jaitsiera bikaina izan da, Basque Teamek adierazi duenez.
Finalera iristeko bidean, Lazkanok maila bikaina erakutsi du. Finalerdietan zazpigarren denborarik onena egin du (102.13), penalizaziorik gabeko jaitsiera osatuz eta azkarrena izan den Monica Doriarekiko 4.10 segundora geratuz.
Orain, Lazkanok kayak kros lehiaketari ekingo dio. Bertan, Euskal Herriko beste bi ordezkarirekin batera arituko da: Maialen Chourraut eta Pau Echaniz palistekin, alegia.

