Dbusek aldaketak iragarri ditu, abuztuan zehar 27 Industrialdera eta Igarara doazen lineetan
Dbuseko autobus bat.Dbus Abuztuan zehar, hainbat egokitzapen egingo dituzte Dbusen hiriko autobus zerbitzuetan; zehazki, aldaketek 26-Amara-Martutene eta 43-Anoeta-Igara lineetan izango dute eragina.
Abuztuko lanegunetan, 26-Amara-Martutene linearen barruan 27 Industrialdera doan zerbitzua murriztu egingo da. Langileen eta erabiltzaileen joan-etorriak bermatzeko, autobusak ordu zehatz hauetan aterako dira: Irteerak, Bulebarretik: 07:35ean eta 14:30ean; irteerak, 27 Industrialdetik: 13:00etan eta 19:00etan.
Bestalde, konpainiak gogorarazi du 43-Anoeta-Igara lineak ez duela inolako zerbitzurik emango abuztu osoan zehar.

