Soka dantza egin dute Zubietako jaietan
Zubietako jaietako soka dantza.Aizpea Aizpurua Bete dute lehen asteburua Zubietako jaiek; ajeari, nekeari eta poztasunari eskutik helduta, deskantsatzeko egunik ez dute herritarrek, oraindik, plater fuerteren bat gelditzen baita poltsikoan. Larunbat goiza lasaitu ederrean pasa zuten, ordea, ohiko legez egin zuten soka dantzan.

