Udalak Zarategi pasealekuan irisgarritasuna eta segurtasuna «hobetu» ditu
Zarategi pasealekuko zebra bide berria.Donostiako Udala Udalak espaloiak eta erdibitzailea “egokitu”, seinale horizontalak berritu eta zoladura podotikorra (ikusmen desgaitasuna edo ikusmen murriztua duten pertsonek erabiltzen dituzten lurreko erliebeak) jarri du. Hiriko auzoetako “irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko jardunketak handitzen jarraitzen” duela adierazi du udalak eta oraingoan Intxaurrondoko Osasun Zentroaren ondoan egin dituzte lanak. Hobekuntzak 37.436 euroko aurrekontua izan du.
Ekainean eta uztailean egin ditu udalak lanak eta “datozen egunetan” galtzada hobetzeko lanak egingo dituzte pasabidearen bi aldeetan dauden aparkalekuetan “aparkatuta dauden ibilgailuen irteera maniobrak errazteko”.

