Donostiako Udalak hamar suhiltzaile bidaliko ditu Madrilgo eta Avilako suteetan laguntzera
Suhiltzaileak, sua itzaltzen.Donostiako Udala Jon Insausti Donostiako alkateak Tokiko Gobernu Batzarraren osteko agerraldian iragarri duenez, udalak bere aletxoa jarriko du Madrilen eta Avilan piztu diren suteen aurkako itzaltze lanetan. Zehazki, udalak pertsonal espezializatua eta materiala bidaliko ditu kaltetutako guneetara.
Insaustik emandako datuen arabera, hamar suhiltzailez osatutako taldea bidaliko dute. Horiekin batera, 4.000 litro ur hartzeko edukiera duen kamioi bat eta bi ibilgailu arin ere bideratuko dituzte suteei aurre egiteko. Gaur bertan abiatuko dira, Donostiatik.
Erabaki honen inguruan, Insaustik balioan jarri nahi izan du erakutsitako elkartasuna, azpimarratuz keinu honek “gizarte gisa asko esaten duela Donostiaz”.

