San Ignazio egunean amaituko du udalaren Txistulari Taldeak denboraldia
Donostiako Udalaren Txistulari Taldea, udaletxe parean.Donostiako Udala Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak San Ignazio egunean amaituko du 2025-2026 denboraldia, Plaza Berrian emango duten kontzertuarekin. Emanaldia 12:15ean hasiko da eta 13:00ak aldera gehituko zaizkio taldeari Amaikak Bat danborrada eta Zubitxo dantza taldeko dantzariak. Urritik uztailera artean taldeak eskaintzen duen ohiko kontzertu egitarauari irailaren 27an ekingo diote berriro, 2026-2027 denboraldia hasiz.
San Ignazio eguneko kontzertua “Gipuzkoan barrena bidaia musikala eginez” osatuko da, Gipuzkoako hainbat herritako kantuak joko ditu Txistulari Taldeak, programaren Donostiako doinuetara iritxi arte: Donostiako antzinako himnoa, Gipuzkoako himnoa, Idiarena eta San Ignacio martxa.

