Antiguako Pilota Txapelketa Antzuolan hasiko da auzora itzuli aurretik
Antigua Pilota Txapelketaren aurkezpena Miramar Jauregian egin dute.Antiguako Pilota Txapelketa Joseba Lezeta kazetariari egingo dioten omenaldiak emango dio hasiera Antiguako Pilota Txapelketari. Antzuolako kazetariak urte luzez euskal pilotaren inguruan eman du berri eta iazko abenduan hartu zuen erretiroa. Horregatik izango da lehen jardunaldia Antzuolan, ondoren, txapelketa Antiguako pilotalekura itzuliko da.
78. aldia da txapelketa jokatzen dena eta abuztuaren 4an Antzuolan lehen jardunaldia egin ondoren, Antiguako pilotalekura itzuliko da eta bertan jokatuko dira gainerako jaialdi denak. Ohikoa den moduan, astearte eta asteazkenetan jokatuko dira partidak, abuztuaren 12an ezik, eklipsearen harira, egunak aldatu dituzte: abuztuaren 10ean eta 11n jokatuko dira aste horretako partidak. Final handia abuztuaren 29an, larunbata, 11:00etan izango da.
Txapelketako jaialdi guztiak zuzenean eta doan ikusi ahal izango dira Antiguako Pilotazaleok YouTubeko kanalaren bitartez.

