Glad is the Day jaialdiaren izena aldatzeko eskatu dute Parkea Bizirik eta Egia Bizirik eragileek
Jende mordoa biltzen da Glad is the Day jaialdian sarrera nagusiaren ondoan.Parkea Bizirik eta Egia Bizirik Glad is the Day jaialdiak Gladys del Estal zenaren bizi ibilbidea eta hura maite duen jendea “umiliatzen” duela argudiatu dute Parkea Bizirik eta Egia Bizirik eragileek.
Bestalde, bi eragileek argudiatu dute “aberatsak aberatsago egiten” dituela jaialdiak, izan ere, Donostia Kulturako zuzendaritzarekin egin zuten bileran, etekin ekonomikoen inguruan galdegin zuten Parkea Bizirik eta Egia Bizirik eragileek, eta jakinarazi zieten “Keler garagardoez eta kaleko postuetan dauden saltzaileez gain, beste inork ez duela etekin ekonomikorik eskuratzen”. Gogorarazi dute Keler S.A. Damm taldearen parte dela, taldeak dirutza biltzen duela eta hegaldi pribatuetan asko kutsatzen duen enpresa dela.
Parkeak kaltetu gabe jasan dezakeen karga ahalmenaren inguruko txostenik ere ez dagoela salatu dute eragileek, ez dagoela edukiera edo afororik, eta gainera bertan erretzea ez dagoenez debekatua, “milaka zigarro mutxikin gori” lurrera eta orbelera botako direla.
Jendea Glad is the Day “makrokontzertura” ez dadila joan eskatu dute bi eragileek, eta horrelako ekitaldiak ez daitezela egin ez Gladys Enea parkean, ez beste ezein gune babestuetan ere. Ahalkolizazio soziala ez dadila bultzatu ere eskatu dute, baita parkea ingurumen irizpideen arabera kudeatu dadila.

