Sarek eta Donostiako Piratek mobilizaziora deitu dute Aste Nagusian
SAREk eta Donostiako Piraten Xibaroak, Nautikoan.Maddi Viana Sarek eta Donostiako Piratek donostiarrak eta gipuzkoarrak deitu dituzte mobilizaziora, abuztuaren 14an. Aurtengoan “indarrak batzea” erabaki dute eta Aste Nagusiko ostiralean batera irtengo dira kaitik, 19:30ean.
Urte luzez daramatela lanean adierazi dute, bai Donostiako Piraten Xibaroek eta baita Sarek ere, eta “herri honetan jasandako sufrimenduaren zein egun oraindik indarrean jarraitzen duten sufrimenduen konponbidea gehiegi luzatu” dela nabarmendu dute, “ardurarik eta beharretik konponbide integrala” eskuratzea ezinbestekoa dela gaineratuz.
Bi eragileek bat egin dute eta datorren urteko Aste Nagusian horrelako mobilizaziorik egin behar ez izatea nahi dute, hau da, ordurako konponbide bat egotea: “Horrek erakutsiko lukeelako justuki dagoeneko gehiegi luzatu den auzi bati konponbide bat eskaini izana. Helmuga eskuratu izana, alegia”.

