Eserialdi bat egingo dute Parte Zaharreko espazio publikoaren okupazioa salatzeko
Santa Maria basilika pareko eskailerak terraza gisa erabiltzen dituzte turistek.Parte Zaharrean Bizi Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak protesta bat egingo du larunbatean, abuztuaren 1ean, Santa Maria basilikako eskaileretan (19:00). Zehazki, eserialdi bat egingo dute Parte Zaharreko espazio publikoaren okupazio pribatua salatzeko.
“Beste behin ere, ostalaritzako finantza sormena, udal gobernuarekin lankidetza estuan (azken honek ez baitu ezer egiten egoera horiek bere araudiaren arabera identifikatzeko eta zigortzeko, auzoan jasaten ditugun beste hainbat egoera bezala) Donostiako sukaldaritza-esperientzia berria eskaintzen digu gure auzoan. Esperientzia berri hau jan-edanean datza, zoruetan, eskaileretan, txokoetan, tabernen luzapen bat balira bezala. Hau bai hau esperientzia osasungarria eta segurua”, adierazi du auzo elkarteak.

