Badator Galernak Aste Nagusirako egitasmo propioa antolatu du bigarrenez
Iazko Galerna egitasmoaren kartela.Galerna Badator Galernak Sozialismo aldeko ufadaren lelopean, bigarrenez, Aste Nagusirako egitaraua antolatu du. Taldekideek Instagram sare sozialeko kontu baten bidez eman dute egitasmoaren berri eta bertan hiru eguneko egitaraua partekatu dute.
Larunbatean, abuztuaren 8an, hasiko da festa Marianitada Girotuarekin: Arranopola Txarangaren eskutik Ordizia tabernatik 12:30ean abiatuko da. Ondoren, 14:30ean bazkari herrikoia antolatu dute (dagoeneko lortu daitezke txartelak Urka tabernan). Arratsaldean, 16:30ean DJ ibiltaria arituko da ZKN Brothers-en eskutik. Eta, amaitzeko, 18:30ean indarkeria matxistaren aurkako argazkia egingo dute Santa Maria elizan.
Abuztuaren 9an, 19:00etan Palestinarekin Elkartasunak deitutako manifestazioarekin bat egingo dute. Azkenik, abuztuaren 13an 20:00etan Kunbialarik kontzertua eskainiko du eta, eguna bukatzeko, DJak arituko dira gaua girotzen.

