Dantza Sueltoko txapelketarako izen ematea zabaldu dute
Iazko dantza sueltoko txapeldunak, Plaza Berrian.Donostia Festak Donostiako Dantza Sueltoko txapelketa egingo dute Plaza Berrian irailaren 6an arratsaldeko 18:00etan, Donostia Festakek antolatuta. Bertan parte hartzeko izen ematea zabalik dago, abuztuaren 26ra arte.
Aldez aurretiko zozketa egin ondoren, bikote bakoitzak fandango eta arin arin bat dantzatuko du txistuaren eta trikitiaren doinuarekin. Bestalde, bikoteen aurkezpen saioa ere puntuatuko da.
Txapelketan hainbat sari banatuko dituzte, gainera, sailkatuak izan ez diren bikote guztiek 100 euro jasoko dute eta janzkera egokienari 100 euro emango zaizkio.
Izen ematea Donostia Kulturako web orriaren bitartez egin daiteke.

