Musika Hamabostaldiak Mari Puri Herreroren zortzi pieza eman dizkio San telmo Museoari
Musika Hamabostaldia eta San Telmo museoak urteak daramazkite elkarlanean.Donostia Kultura Donostia Kulturak jakitera eman duenez, San Telmo Museoak Mari Puri Herreroren zortzi marrazki jaso ditu Musika Hamanbostaldiaren eskutik. Artista berdina izan da aurtengo Hamabostaldiaren kartelean agertzen den obraren egilea.
Musika Hamabostaldiak urtero egiten dio dohaintza San Telmo Museoari eta museoak, horren truke, hainbat espazio uzten dizkio Hamabostaldiari kontzertu edo hitzaldiak egiteko. Aurten, Ganbera Musika eta Antzinako Musika zikloetako kontzertuak eta bi hitzaldi egingo dira museoan.

