Sionismoaren eta inperialismoaren aurka manifestatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren elkarretaratzea, Bulebarrean.Palestinarekin Elkartasuna Palestinarekin Elkartasuna plataformak manifestaziora deitu du Donostian Aste Nagusiko iganderako, hilak 9. Deialdia 19:00etarako egin dute eta Bulebarretik irtengo da manifestazioa. Bertan, kaleak aldarriz bete nahi ditu plataformak, “sionismoaren eta inperialismoaren aurka” eta palestinar erresistentziaren alde.
Hego Euskal Herriko hiriburuetako jaietan antolatu dituzte manifestazioak. Iruñean uztailaren 10ean izan zen (San Ferminak), Gasteizen abuztuaren 7an izango da (Andre Maria Zuriaren jaiak) eta Bilbon abuztuaren 21ean (Aste Nagusia).


