Lehertu da festa!
Amaitu da atzerako kontua: Abian da Aste Nagusia! Eztanda egin du bai Donostiako Udalak antolatuak bai Donostiako Piratek prestatutakoak ere. Hiriko hamaika txokotan festa giroa zabalduko duten ehunka jarduera aurrera eramango dituzte datozen egunetan, donostiarrek abuztuko aste luze eta berezienaz goza dezaten; eta, ohiko moduan, IRUTXULOKO HITZAk horren berri emango du.
Bizitakoa gogoratu eta galdutakoa ezagutzeko edukiak sortuko ditugu, irakurle. Festen itsasoan murgilduko diren hiru kazetarirekin batera, Joseba Parron eta Asier Gonzalez de San Pedro batetik bestera ibiliko dira, kamera eskuan, iruditan jasotzeko jaietako zenbait altxor, Aratz Garciak eta Oihan Urbanok ere lagunduko digute kontu horietan; Andoitz Urdapilletak, berriz, bertso saioen kronikak egingo ditu Andoitz Urdapilletak, Tabakalera Dantzan ziklokoarenak Jone Amezaga dantzariak eta Musika Hamabostaldikoak Ignacio Arakistain organistak. Hori eta gehiago, noski. Eklipse bat ere izango da…
Beraz, zatoz gurekin Aste Nagusi honek dakarrena ikustera. Eta gozatu jaiak!

