Badator Galerna ospatzen ari dira, bigarrenez
Marianitada eta bazkaria antolatu zuten, besteak beste, Badator GalernanUnai Galatas Roda Aste Nagusi bi daude, udalak eta Donostiako Piratek antolatutako bana, eta iaztik, hirugarren aukera bat: Badator Galerna. Guztiei larunbatean ekin zieten. Sozialismoaren aldeko eragileak zenbait jarduera aurrera eraman zituen egunean zehar Parte Zaharreko kaleetan. Arranopola txarangak jotako doinuek lagunduta marianitada girotuarekin hasi ziren, ondoren, bazkari herrikoiarekin jarraitzeko. Gosea berdinduta, berriz, ZKN Brothers DJarekin batetik bestera ibili ziren. Amaitzeko, Abuztuaren 31ko kalean indarkeria matxistaren aurkako argazkia egin zuten. Hala, udako jai giroan eraso matxista kasuak ugaritu egiten direnez, antolatzera eta kalek hartzera dei egiteko.
Atzo, Palestinarekin Elkartasunak antolatutako manifestazioarekin bat egin zuten. Ekimenekin ostegunean, hilak 13, jarraituko dute Kunbialari-ren kontzertua eta Dazanga Show DJ emanaldia gauzatuta.
Hemen dituzue larunbatean Unai Galatas Rodak ateratako argazki batzuk.

