Dena prest dute abordatzerako
Hainbat ontzi kaian, arratsalderako prest.Andrea Bosch Alfaro 17:00etan uretatuko dira pirata ausartak, badian izango den enbata bakarra beraiena izateko itxaropenarekin. Horretarako, ordea, baltsak behar dituztenez lehen ordutik aritu dira jo eta su lanean. Txandetan antolatuta, hondartzara iristeko “ontzia” egiteko materialak eraman dituzte kai ingurura. IRUTXULOKO HITZA bertan egon da piratekin hizketan.
Hemen dituzue goizeko argazkiak, Andrea Boschen eskutik.

