Inguruko udalerrien "babes falta" gaitzetsi du Insaustik, KASen debekuaren harira
Jon Insausti alkatea, astearte honetako Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan.Beñat Parra Donostiako alkateak uztailaren 28an hartu zuen Kaleko Afari Solidarioak debekatzeko erabakia, eta ia bi aste geroago hartutako neurriaren alde egin du berriro. Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketan –hemen, entzungai–, Jon Insaustik gogoratu du kale egoeran dauden pertsonen kudeaketa ez dela “soilik Donostiaren erronka, baizik eta inguruko udalerriena” eta haiengandik “inolako laguntzarik” jaso ez izana gaitzetsi du.
Inguruko udalerrien “babes falta” kritikatzeaz gain, “otorduei eta alojamenduari dagokionean” EAEko Gizarte Zerbitzuen Legeak ezarritako gutxieneko baldintzak betetzeko ere eskatu die alkateak. Izan ere, gutxienekoak betetzean “egoerak pixka bat hobera” egingo duela baieztatu du.

