Piratek Donostia abordatu dute!
Urtero legez, Donostiako Piratek hiria abordatu dute eta aurten Bagerak eta Ezkilak bota dute txupinazoa. Ehunka piratek abordatu dituzte donostiar kai eta badia.
Aurtengoan 1350 pirata eta 202 baltsa irten dira Donostia abordatzera.Aratz Garcia Donostia abordatzera irtetzear zeudela, kaiko maldan zeuden piratak Ixil-ixilik kantatzen hasi dira eta abestia amaitzean bota dute Bagerak eta Ezkilak txupinazoa. Aurtengoan 1350 pirata eta 202 baltsa irten dira Donostia abordatzera, eta azkarrenak 20 minutu eskasean iritsi dira Kontxako hondartzara.
Aurreko urtean, galerna zetorrela eta ez zetorrela, gorabeherekin ibili ziren Donostiako Piratak, aurten marmokekin eta karabela portugesekin egon da kontua. Egunak dira donostiar hondartzetan arazoak ematen aritu direla, baina piratek beldurrik gabe abordatu dute Donostia.
Hemen abordatzera irten direnen irudi bilduma eta bideoa:

