Ramon Mugikak eta Xabier Mendizabalek irabazi dute Legatz lehiaketa
Saridunak epaimahaiarekin.Donostia Kultura Zubi Musu elkarteko ordezkariek, Ramon Mugikak eta Xabier Mendizabalek, irabazi zuten atzo goizean Antiguako Matia kalean jokatutako IX. Legatz saltsa berdean lehiaketa.
Bigarren postuan Irungo Beti Lagunak elkarteko Jose Barreiro Vega eta Lourdes Saigos Juanbeltz geratu ziren. Azkenik, hirugarren postuan Ilunpe elkarteko Tomas Nuñez eta Jose Manuel Irigoyen geratu ziren.
Txapelketan hamalau bikotek hartu zuten parte eta epaimahaian Super Amarako Alfonso Reiriz eta festa jardueretako zinegotzi Ana Lopez zeuden.

