Kokotxen lehiaketa pil-pilean
Kokotxak pil-pilean lehiaketa.Inge Arzensek Zer izango litzateke Aste Nagusia sukaldaritza lehiaketarik gabe? Polita seguru, baina, ziurrenik, berdina ez. Horregatik, aurten, lehenengo aldiz kokotxak pil-pilean lehiaketa antolatu dute eta, gaur, hilak 11, ibili dira kokotxak kozinatzen. Gaurkoan, hamaika bikote aurkeztu dira: Beti lagunak, Sociedad ilunpe, Bardulia, Euskomaño, Etxekoak, Grosekoak, Saltxeros, Patxi y Eneko, Ulia Gros, Izurun eta Zubimusu.
Kokotxa kiloa garaiz iristeko zailtasunak izan arren, lehiaketa gogotsu hasi dute partaideek. Bikote askorentzat ez da sukaldaritza lehiaketa batean lehendabiziko aldia izan: marmitako, begihandi edota legatz lehiaketetan parte hartu izandakoak baitira.
Irabaztea da garrantzitsuena? Agian beste txapelketa batzuetan bai, baina lehiaketa honetan “afaria prest” izatea garrantzitsuagoa da, edo, behintzat hori dio Euskomaño bikoteak. Beraz, partaideentzat gaurkoan ondo pasatzea izan da helburu nagusia.
Eta, zer osagai behar dira kokotx on batzuk prestatzeko? Izurun taldeko Ibai Turrillasek funtsezko osagai zeintzuk diren argi ditu: “Olioa, baratxuria, kokotxak eta perrexil pixka besterik ez”. Hortaz, ez da asko behar kokotx onak kozinatzeko. Dagoeneko Zuloaga plazan jendetza bildu da, plateren usain onak deituta. Gaurkoan epaileek gozatzeko aukera ezin hobea izan dute.
Txapelketa Javier Coletoren omenez egin dute eta hiru sari egon dira jokoan: 450 euro erosketa baleetan eta txapela, 300 euro baleetan eta 400 euro baleetan.
Hemen dituzue arratsaldeko argazki batzuk.

