Ancorak salatu du San Ignazio eraikina botatzen hasi direla
Eraikina erdi botata dago jada.Ancora Ancorak salatu du Ategorrietako San Ignazio eraikina botatzen hasi direla ikasleentzako erresidentzia bat egiteko. Ategorrietako Galtzara Zaharreko 26. zenbakian egin zuen eraikina 1906ean Juan Jose Gurrutxaga arkitektoak. Hasieran barnetegia izan zen, urte batzuk beranduago, 1928an, jesuitek erosi zuten eraikina.
Ancorak gogorarazi du ez dela jesuitek inguruan bota duten lehen eraikina: 1972an Brunet Enea bota zuten, 80ko hamarkadan hasieran ikastola zena, “tranbia” izenez ezagutua zena, eta 2004an Argentina etxea. Elkarteak salatu du eraispen horrekin desagertu egin dela “ikasteatxearen historiaren aztarna arkitektoniko nagusia”, Ategorrietako memoria “sentimental eta urbanoan” ainguratutako beste erreferente bat izan dena.

