Intxaurrondoko geltokia hobetzeko lanei ekin die Renfek
Intxaurrondoko tren geltokia. Intxaurrondoko tren geltokia hobetzeko lanak hasi ditu Renfek. Geltokiaren azpiegituraren kontserbazioa eta funtzionaltasuna dute ardatz, eta ez diote trenbide ustiapenari eragingo. Aurreikusitako jarduketen artean, besteak beste, bidaiarien eraikineko estalkiak eta markesinak konponduko dituzte, igogailuen kasetoiak hobetu, LED teknologiaren bidez barruko argiztapena berritu eta nasetako gune jakin batzuetan babes elementuak jarri. Horretarako 400.000 eurotik gorako inbertsioa egingo du.
Lanak aurrera eraman ahal izateko, geltoki inguruko gune batzuk hartuko dituzte, eta ondorioz, aparkatzeko zenbait lekuri eragingo die behin-behinean. Edonola, ez diete oinezkoen eta bizikleten bideei eragingo, ezta etxebizitza eta zerbitzuei ere.

