Jai giroan bazkaldu dute piratek
Giro alaian jan dute paella. Joseba Parron San Sebastian Ospatzeko leku aproposa izan ohi da mahai ingurua, horregatik, Donostiako Piraten jai egitarauan bazkariak izaten dira jarduera errepikatuenetako bat. Kofradiek egiten duten berezko otorduez harago, gaurkoan piraten bazkariaren txanda izan da. Ohi bezala, dozenaka lagun batu dira paella goxoaz gozatu eta lagun arteko giroan bazkaltzeko. Bertan izan dira ere aurtengo Matti ordezkatzen duten Bagerako kideak.
Hona Joseba Parron San Sebastianek bertan egindako argazki batzuk:

