Bertso piratek bete dute Trinitate plaza
Txoperena eta Aiartza saioko une batean.Joseba Parron San Sebastian Aste Nagusian bertsozale askoren erreferentziako gunea Easo plaza bada ere, bestelako gune bat ere jasota dute. Izan ere, Donostiako Piratek beti egiten baitiote tarte bat bertsoei Trinitate plazan. Arratsaldean gauzatutako saioan, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Maddi Ane Txoperena eta Peru Aiartza aritu dira, Unai Gaztelumendi gai jartzaile zela.
Bero egiten bazuen ere, antolatzaileek karpa barruan jarritako aulki guztiak bete dira, eta zutik edo kanpoko harmailetan eserita entzun duenik ere izan da. Aiartza iraganean izan zen umeak gozatzeko itxaropenez igo da eszenariora, Gaztelumendi, berriz, astelehenean barkuekin egin moduan, hitzez Donostia abordatzeko asmoz. Kaleko Afari Solidarioen debekuaz kantatu du Txoperenak eta turistifikaziok hirian duen eraginaz Egañak “lehen hau nirea ere bazen, ta orain ez da zuena ere“.
Eta hori, hasiera besterik ez da izan. Gainerakoaz, Andoitz Urdapilletak idatzitako kronikan jakingo duzu, irakurle.
Jarraian, bertso saioko hainbat argazki, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak egindakoak:

