Ander Tejerina: «Ikuskizunetako teknikarion sektorea batere arautu gabe dago»
Ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute gaur, Donostiako Aste Nagusian. Tejerinak salatu du patronalak sektorearen baldintza «bereziak» baliatzen dituela prekaritatea justifikatzeko.
Ander Tejerina. ARITZ LOIOLA / FOKU Donostiako Piraten egitarauan, marra batez estalita ageri dira gaurko ikuskizunen izenak. Izan ere, gaur ez da kontzerturik izango Flamenkan eta Trinitate plazan, ikuskizunetako teknikariei elkartasuna adierazteko. Udala, berriz, programazioari eusten ahaleginduko da. Teknikariok sindikatuko kideek abuztuaren 5ean egin zuten lehen protesta, Gasteizen, eta, Donostian ez ezik, Bilbon ere greba egitekoak dira, hilaren 26an. Isiltasunaren bidez atera nahi dute zarata. Sindikatuko kidea da Ander Tejerina (Amurrio, Araba, 1974).
Albiste hau Berria-tik ekarri dugu, CC lizentziei esker; bertan jarraitu dezakezue irakurtzen.

