XXX. Arrantza Lehiaketa antolatu dute
Umeen Arrantza Lehiaketa.Inge Arzensek XXX. Arrantza Lehiaketa Urumea ibaian zehar berriro antolatu dute aurtengo Aste Nagusian. Umeak eta helduak aritu dira lehian, kategoria desberdinetan, baina gogo eta ilusio berdinarekin. Urumea ibaian korrokoiak harrapatu daitezke bereiziki, izan ere, hauek ibaien bokaleetan, portuetan eta sakonera txikiko kostaldeko eremuetan bizi dira.
Batzuentzat lehendabiziko aldia izan da txapelketan, baina badaude urtero parte hartzen dutenak eta, beraz, teknika oso menperatuta dutenak. Hala ere, arrainak lortzeko pazientzia izan behar dute gaurkoan, izan ere, arrainak ezkutatu egin direla dirudi.
Arrainak lortzeko hiru ordu dituzte eta pisu gehien lortzen duenak garaile aterako da. Lehiaketa Miguel Angel Fernandezen omenez egin dute.
Hemen dituzue arratsaldeko argazki batzuk.

