Agerraldi feminista egin dute piratek
Agerraldi feminista egin dute Donostiako Piratek.Joseba Parron San Sebastian Agerraldi feminista egin dute Donostiako Piratek denontzako jaien alde lelopean. Flamenkan emandako hitzaldian piratek salatu dute hainbat eraso eta kaleratze kudeatu behar izan dituztela haien gunetik eta salatu ez diren “beste hamarnaka eta hamarnaka eraso” gertatu direla.
Jaiak denentzat ez direla berdinak salatu dute piratek eta gogorarazi nahi izan dute gaur egungo jai giroa hein handi batean “txuria eta normatiboa” dela oraindik, eta horren erakusgarri direla aurten ere gunean bizi izan dituzten “baboseoak, ikutuak, espazioa inbaditzeak, gorputz ez normatiboen kontrako irainak…”.
Eraso bat bera ere ez dela onargarria salatu dute piratek eta nabarmendu dute bereziki kezkatzen dituela alkateak bere egin duela “eskuin muturrak segurtasunaren inguruan egiten duen diskurtsoa”. Denontzako jaiak nahi dituztela gogorarazi dute berriro ere piratek eta berriro ere salatu dute udalak KASeko kideek burutzen duten lana “debekatu, seinalatu eta jazarri” izana.

