Bikuña-Salaberria eta Laso-Iztueta, Donostia Pilota Hiria txapelketetako garaile
Etxean garaile izan da Bikuña.Asier Gonzalez de San Pedro Donostia Hiria pilota txapelketak baditu aurtengo garaileak. Atano III. pilotalekuan jokatu zituzten bat A eta B Serietako finalak, eta azken horretako irabazlea izan zen Bikuña donostiarrak eta Salaberriak osatutako bikotea, Amiano-Ugartemendia 22-13 mendean hartuta. A Seriean, aldiz, Laso-Iztuetak Ezkurdia-Zabaleta 22-19 gainditu zuten.
Iaz bezala, finala jokatzeko aukera izan du aurten donostiarrak; emaitza, ordea, bestelakoa izan da, txapela eskuratu baitu oraingoan. Bikuña-Salaberria Amiano-Ugartemendia baino finago aritu ziren, hutsegite gutxiago eginda. Bederatzi tanto irabazi eta sei galdu zituzten, aurkariek, aldiz, zazpi egin eta hamahiru galdu zituzten. Gainera, donostiarra aukeratu zuten finaleko pilotari onena.
Bikuñarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAk etxean garaile izateari buruz:
Hona, Asier Gonzalez de San Pedrok partidan zehar egindako argazki bilduma:

